2014an 250 urte beteko dira jaio zela. Honen bueltan, bertso-barnetegia egiteko proiektua prestatu dute
Pernandoren biografia berria idatzi du Jose Mari Oterminek eta bihar aurkeztuko da
Elisa Belauntzaran | El Diario Vasco, 2010-04-14
Fernando Bengoetxea Altuna zein den edo zein izan zen galdetuz gero, beharbada, askok ez dute jakingo haren arrostorik. Baina Pernando Amezketarra aipatuz gero berriz, gehienek jakingo dute harn berri. Bere bizitzako pasadizo asko telebistako marrazki bizidunetan ezagutu ahal izan ziren duela urte batzuk. Beste batzuk liburu eta bertsoen bitartez. Amezketako artzain, nekazari, meatzari, mandazain hura oso ezaguna izan zen. Eta batez ere bertsolari bezala izan zen famatua. Hemendik gutxira, 2014. urtean, 250 urte beteko dira Amezketako pertsonaia ezagunenetakoa jaio zela. Fernando Bengoetxea Altuna 1764. urtean jaio zen hain zuzen ere, Espille-saletxe baserrian.
Urteurren hau kontuan izanik, eta data berezi honen bueltan zerbait egin nahian, pentsatzen hasiak dira hainbat amezketar euren herriari ospea eman zion artzain berezi hau gogoan dutela aldarrikatuz. Besteak beste, bertso barnetegia izan daitekeen proiektua egin du Garikoitz Bernaras amezketarrak. Arkitektura ikasketak amaitu ostean, eta Jose Mari Oterminek botatako enbidoari erantzunez, Pernandoren irudia eta izana gaurkotasunera itzultzeko bertso museo edo barnetegia izan daitekeen zentruaren proiektua aurkeztu du. Bernarasek «bertsolaritzaren iragana eta oraina lotuz, etorkizuneko bertsolariak hezteko» zentrua eraiki nahiko luke. Dagoeneko bere herriko udal ordezkariek, bizilagunek, Mintzola zentruko lagunek eta euskara edo bertso munduarekin lotura duten beste batzuek ere ezagutzen dute Bernarasen proiektua.
Museoaren ametsa
Garikotz Bernarasek garbi du «Euskal Herrian bertso museoren bat egiten bada egunen batean, gogoan izan behar du Pernando Amezketarra. Ezagutzen den lehen bertsolaria izan zen. Erreferentzia garbia da bertso kontuez hitz egiterakoan eta bere jaiotzaren urteurrena laster dela kontuan izanik, aitzaki polita izango litzateke zerbait egiteko», dio arkitekto amezketarrak. Bernarasek «bertsolaritzaren iragana eta oraina lotuz, etorkizuneko bertsolariak hezteko» zentrua eraiki nahiko luke.
Gainera, «asteburuko topaketak eta bertso-udalekuak egiteko toki aproposa izango litzateke, eta oraindik ez dago hori gauzatzeko tokirik Gipuzkoan». Bestalde, «Pernandoren ondarea, bere bilketa, errekuperazioa, kontserbazioa eta difusioa, pertsonaiaren benetako ekintza, pasarte eta kontestuak hobeto ulertu ahal izateko» balioko luke.
Bertso barnetegi edo museoa Amezketako errekaren eta Lerebizkar errotaren inguruan eraiki nahi du Bernarasek, Txindokipean Ergone auzoan. Errota hau, Udaleko datuen arabera, martxan zen Pernandoren garaian eta diotenez inguruko uretatik edanda hil omen zen Fernando. Hori esan ohi da. Garbi dagoena da, errotaren inguruan kokatzen direla Pernandoren bizitokiak eta honen istorioen eszenatokiak.
Bernarasen proiektuak lau ardatz nagusi ditu: «Transmisioa -haurrei bertsolaritzaren inguruko heziketan balioko diena-; hedapena; ikerketa; eta lurraldetasuna».
Proiektua egina dago, orain gauzatzea falta da. Horretarako, laguntza behar dute.
Gainera, Pernandoren inguruan bada beste albisterik. Jose Mari Otermin kazetariak idatzitako biografia berria bihar aurkeztuko da, eta bertan datu berria franko omen dago.
- Amezketa
- Datuak: Tolosaldeko herri hau ezaguna da, Pernando Amezketarraz gain, Txindokiko magalean kokatzen delako. Amezketaren datu historiko zaharrenak 1374koak dira.
- Udalerria: 2015ean 400 urte beteko dira Udalerri bihurtu zela, Tolosatik banandu eta gero. Larre eta basoz inguratuta dago eta mendetan hango oinarri ekonomikoa abeltzaintza eta artzaintza izan dira.
- Biztanleak: Egun 956 biztanle ditu eta askok bertako paper fabrikan egiten dute lan.
- Historia duten lekuak
- Azintzin: Ergone auzoko etxe honetan -Azintzinen, Ispilen eta Pernandoren borda bezala ezagunen den eraikinean- bizi izan zen bertsolari amezketarra.
- Eliza: Ergone auzoan kokatzen den San Bartolome eliza funtsezkoa izan zen bertsolariaren bizitzan. Han gertatu ziren bere ikamikak eta konfesio ezagunak.
- Errota: Errota zaharra berrituta dago eta gaur egun, gainera, ikus daiteke irina egiteko prozesu osoa. Errotaren inguruan bizi izan zen Pernando.
- Urretenea: Meategiko nagusia bertan bizi zen. Urretabizkaiaren etxea izan baitzen eta erretorearena ere bai. Erretorearekin hainbat istorio, oso ezagunak, bizi izan zituen bertsolariak.
- Udala: Amezketako plazan kokatzen da Fernando amezketarraren irudia. Inguruan, udaletxea dago eta bertako ostatuan, kantatu ohi zuen bertsolariak.
Iturria | El Diario Vasco
Documentazioa
Fernandoren garaiko Amezketa gogoan
Jose Mari Otermin kazetari amezketarrak "Fernando eta bere garaiko Amezketa" liburua aurkeztu zuen atzo jendaurrean.
Marta San Sebastián | Noticias de Gipuzkoa, 2010-04-16
Nahi duzu proiektu osoa kontsultatu? Arkitekturako Bibliotekan zure eskura dago.
KAP/PFC
Fernandorenak bertso barnetegia / Garikoitz Bernaras Aramburu ; [director, Ibon Telleria Julian].
[S.l.] : [s.n.], 2009.-- 1 v. : il., planos
Proyecto Fin de Carrera, Univ. País Vasco, ETS Arquitectura. Convocatoria Septiembre 2009, nota obtenida: 6
Materias:
Bernaras Aramburu, Garikoitz.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea Tesis y disertaciones académicas.
Arquitectura Dibujos y planos.
Centros culturales Gipuzkoa.
Amezketa (Gipuzkoa)
Biblioteca B-(043)PFC-1749
No hay comentarios:
Publicar un comentario