Irudia: EITB | Villabonako Subijana Etxea
Uhaskako ateak irekitzeko 'Villabona irudikatzen' erakusketa baliatu duteXIX. mendeko uhaska zaharberritu dute. Ekitaldi ezberdinetarako erabiliko dute. Hilaren 21a bitarte erakusketa dago.
Eneritz Maiz | Tolosaldeko Hitza, 2010-07-07
Villabonako Udalak iazko maiatzean Maiatzaren Lehena plazaren azpian aurkitzen den uhaska egokitzeko lanak egitea erabaki zuen.
Subijana etxeko garai bateko uhaska da berritu berri dutena. Ehun fabrika izan zeneko eraikinaren ur-tanga zaharra da eta erreserbarako erabiltzen zuten. Arkuez osatuta dago eta ia 200 metro karratu ditu. Herritarrek erabiltzeko, balio anitzeko gela bihurtu dute. Momentuz, erakusketak jartzeko aukera aurreikusi dute.
Iragana eta etorkizuna
Hilaren batetik ateak irekita baditu ere, atzo egin zuten irekiera ofiziala Udal ordezkariek eta Donostiako Arkitektura Eskolako sei irakasleek.
Ehun fabrika izan zeneko eraikinaren ur-tanga zaharra izan zen. Enpresako langileek, bazuten leku honen berri, baina urbanizazio obrak hasi bitartean, Udalak ez zuen leku hau ezagutzen.
Lekua ikustean, XIX. mendeko altxor hau, zahaberritzea erabaki zuten udal ordezkariek. Eta memoria historikoaren proiektuaren barnean sartu dute.
Hautsi Izagirre Kultura Zinegotziak, Udalaren nahia eta helburuak azaldu zituen «gure nahia mota ezberdinetako ekitaldietan erabiltzea izango da. Ez du izango ekipamendu zehatz bat eta ateak irekita izango ditu. Oraingoz, erakusketetan pentsatu dugu. Eta “Villabona Irudikatzen” erakusketarekin ateak zabaltzea egoki ikusi genuen» nabarmendu zuen. Era berean, «garai bateko lokal bat, etorkizuneko ideiak erakusgai jartzeko izatea egokia iruditu zitzaigun. Honekin, hemendik urte batzuetara, Villabona zer izan daiteken azaltzen da». Arkitekturako ikasleek Sacem eremuan egindako proiektuak ikus daitezke.
Iturria | Tolosaldeko Hitza
Uhaskako ateak zabalik daude
Hilabete hasieratik zabalik dago herritarrentzat. Arkitektura eskolako ikasleek, Sacem eremuan egindako proiektuak ikus daitezke.
Tolosaldeko Hitza, 2010-07-06
Hilaren batetik ateak irekita baditu ere, gaur egin dute irekiera ofiziala Udal ordezkariek eta Arkitektura eskolako sei irakasleek.Subijana etxeko garai bateko uhaska da berritu dutena. Ehun fabrika izan zeneko eraikinaren ur depositu zaharra da eta herritarrek erabili ahal izateko, balio anitzeko gela bihurtu dute. Urbanizazio obrak hasi bitartean, Udalak ez zuen leku honen berririk. XIX. mendeko altxor hau, zahar berritzea erabaki zuten. Udalaren nahia eta helburuak azaldu ditu Hautsi Izagirre Kultura Zinegotziak "gure nahia mota ezberdinetako ekitaldietan erabiltzea izango da. Ez du izango ekipamendu zehatz bat eta ateak irekita izango ditu. Oraingoz, erakusketetan pentsatu dugu. Eta 'Villabona Irudikatzen' erakusketarekin ateak zabaltzea egoki ikusi genuen" nabarmendu du. Eta "Garai bateko lokal bat, etorkizuneko ideiak erakusgai jartzeko egokia iruditu zaigu. Hemendik urte batzuetara Villabona zer izan daiteken bertan azaltzea".
Hilaren 1etik 21era egongo da Donostiako Arkitektura Eskolako ikasleen erakusketa ikusteko moduan. Goizez, 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldetan 16:00etatik 20:00etara. Bertan, ikasleek urte osoan egin duten lana ikusteko aukera dago. Sacem eremua garatzeko proiektuak izan dira aurten egin dituztenak. Guztiak ezin izan dituzte sartu eta aukeraketa bat egin dute irakasleek.
Iturria | Tolosaldeko Hitza
No hay comentarios:
Publicar un comentario