Irudia: Noticias de Gipuzkoa |
Herrerako Txingurriko industriagunea eta Harrobitxuloko ingurua berritzeko lehiaketa proposatu zuten Herripe auzo elkarteak eta Arkitekturako Eskolak. Ostegunean emango dute jakitera proiektu irabazlea.
Testua A. Zabaleta | Noticias de Gipuzkoa, 2010-30
Bi ordu eta erdi behar izan zituzten atzo EHUko Arkitektura Eskolako irakasleek, Caviar ikerketa taldekoek, Hiria kolektiboko kideek eta Herripe auzo elkartekoek erabakia hartzeko. Aurrez aurre, uda baino lehen abiatutako lehiaketara aurkeztutako bost proiektuak zituzten. "Lan handia dago atzetik", aitortu zuen Koldo Telleria Hirigintzako irakasle eta epaimahaiko kideak.
Herrerako bi gune berritzeko ideia lehiaketa antolatu zuten duela sei hilabete, batez ere Arkitekturako ikasle edo lizentziatu berriei zuzenduta. Helburua bi leku horiek diseinatzean herreratarren ahotsa eta nahiak kontuan hartzea zen. Alde batetik, hirigintza parte-hartzailea bultzatu nahi dute horrelako lehiaketa batekin Arkitekturako irakasle eta ikertzaileek; Herripe elkartekoek, aldiz, auzoa berritzeko garaian, haien iritzia kontuan har dadin nahi dute. Hala, lehiaketaren helburua proiektu irabazlea gero bideragarria izatea da, momentu honetan bi gune horietarako bestelako proiektu edo asmorik ez baitago oraindik. Horretarako, proiektu irabazlea gero Udalari aurkezteko intentzioa daukate auzo elkartekoek.
"Interesgarria izan da bost ikuspuntu oso desberdinak jaso ditugulako", azaldu zuen Telleriak. Guztiek, hori bai, bizilagunekin hitz egin ondoren, haien aldarrikapen nagusia jaso nahi izan dute proiektuetan: espazio publikoa irabaztea eta auzo barneko komunikazioa hobetzea. Lehen proposamenaren ondoren, gainera, auzotarren ekarpenak jaso eta horien arabera moldatu dituzte azken diseinuak. "Denek dauzkate, gainera, puntu interesgarriak", gaineratu zuen Telleriak. Bost proiektuen artean erabakitzeko bi alderdiak baloratu zituzten: auzotarren aldarrikapenak jasota izatea eta ezaugarri teknikoak.
Sariak: Ostegunean, irabazlea
Irabazlearen izena ostegunean emango dute jakitera Donostiako Arkitektura Eskolan eta sariak banatuko dizkiete profesional gazteei. Hortik aurrera, proiektuaren dibulgazio lana hasi beharko du Herripek, paperean jasotakoa garatu ahal izateko.
Iturria
Bost Herrera berri
Herrerako Txingurriko industriagunea eta Harrobitxuloko ingurua berritzeko lehiaketa proposatu zuten Herripe auzo elkarteak eta Arkitekturako Eskolak. Ostegunean emango dute jakitera proiektu irabazlea.
Testua A. Zabaleta | Noticias de Gipuzkoa, 2010-30
Dokumentazioa
Herrera: Nuevas propuestas de regeneración
Jóvenes arquitectos aportan ideas para recuperar zonas degradadas. El bar El Nido acoge una exposición sobre los proyectos realizados y el lunes se elegirá el diseño ganador
Yolanda Sánchez | El Diario Vasco, 2010-11-27
Exposición de proyectos HERRERA IKERTU, HOBETU
Durante la semana del 22 al 29 de noviembre se expondrán en Nido Taberna de Herrera las últimas propuestas urbanísticas del Concurso de Ideas para interpretar y mejorar nuestro barrio.
Herripe, 2010-11-21
eta gainera...
Olano afirma que «ya no hay excusas» que impidan iniciar la regeneración de La Herrera
El diputado general afirma que la actuación en la zona no debe esperar al inicio de la obra del puerto exterior
Fernando Segura | El Diario Vasco, 2010-12-02
Buen afirma que este mes se iniciará la liberación de los terrenos de La Herrera
F.S. | El Diario vasco, 2010-12-02
Lakua comprará la nueva lonja de Pasaia, Nabalaldea y los pantalanes deportivos
Buen sugiere que Hondarribia, Irun y Oiartzun dejen de estar en Jaizkibia. El puerto exterior operará al 60% de su capacidad en sus diez primeros años.
Pepe Simancas | Noticias de Gipuzkoa, 2010-12-02