![]() |
| Irudia: Deia |
Iñaki Uriarteren hitzaldia | Hamaika argudio Sukarrietako umeen «paradisua» ez galtzeko Beti pentsatu izan dut kapitalismoak arrakala bat duela Sukarrietan. Bertan, umeek paradisua ezagutzen dute eta hazi bat bezala gelditzen da gero hori beren barrenean». Ikasleak Urdaibaiko paraje ederrera eramaten dituen irakasle baten adierazpenak dira. Garak antolatutako hitzaldian, paradisu horren baloreak mahai gainean jarri zituen Iñaki Uriarte arkitektoak. Maider Iantzi | Gara, 2010-12-13
Guggenheimeko entzungela herritarrez betetzen joan zen pixkanaka-pixkanaka. Bitxia zen “Arkitektura neoeuskaldunaren paradigma. Sukarrietako haurren kolonia” izenburuko mintzaldirako gonbidapena: 12. hilabetean, 12. egunean, 12ak eta 12an. Mikel Arizaletak Mikel Laboa oroitaraziz hasi zuen aurkezpena, espekulazioa salatuz jarraitu eta protagonistaren, Iñaki Uriarteren, esaldi bat aldarrikatuz bukatu: «Ez gaitezen gure aiton-amonen eta gurasoen munduan biloba arrotzak izan».







