2011/02/19

liburua | Lurzorua aztertzeko eta ikertzeko oinarriak : lurzoruaren mekanika, hastapenak

Lurzorua aztertzeko eta ikertzeko oinarriak : lurzoruaren mekanika, hastapenak / Ramón Losada Rodríguez... [et al.] ; [itzultzaileak, Elhuyar Fundazioa... (et al.)].
Leioa : Universidad del País Vasco, 2010.
341 p. : il., gráf.

ISBN 9788498604634*
Materias:
Suelos, Mecánica de los.
Biblioteca A-624.1 LUR





Industria-ingeniariaren titulazioko ikasketa-plana berritzeaz batera, sendotu egin dira hainbat irakasgai, hala nola eraikuntzari buruzkoa, eta irakasleek gero eta gehiago sustatzen dituzte mota honetako dokumentuak, aldaketoi erantzun nahirik. Ikaslearen prestakuntza osatzeko, Eraikuntzaren Teknologia irakasgaiaren eskakizunen barruan (Industria Ingeniaritzako 5. maila – Eraikuntza Intentsifikazioa), ikasleak lehen urratsak egin behar ditu lurraren azterketan, eraikuntzarako material eta egitura baita lurra.

Ezagutza hori eskuratzea bereziki garrantzitsua da Meatzeen Ingeniaritza Teknikoa eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoa ikasten diharduten ikasleentzat; izan ere, etorkizunean lanbide izan dezaketen arlo horretan, ia egunero izango dute harremana lurrarekin.

Argitalpen honetan bildu den lana, nolanahi ere, ez da lurzoruaren mekanikari buruzko tratatu bat, ez bederen esanahi tradizionalean; aitzitik, ikasleak lurzoruaren gaian lehen urratsak egiteko ezinbestekoak dituen datuen eta oinarrizko kontzeptuen bilketa hutsa da. Oro har, hiru arlotan sailka ditzakegu kontzeptuok: lurzoruarekin eta haren gainean egiten diren jarduerak; lurzorua, eraikuntzarako material izanik; eta lurzorua, egiturazko osagaitzat hartuta. Ez da, beraz, lan espezializatu bat, baizik eta eraikuntzarako osagai eta sistema hori ezagutzen hasteko oinarrizko jakintza, kontuan izanda halako arloak konplexu direla beti.

No hay comentarios:

Related Posts with Thumbnails