2010/11/08

hemeroteka | Amezketa: Amets bat egi bihurturik

Irudia: El Diario Vasco
Amezketa: Amets bat egi bihurturik
2,2 milioi euroko inbertsioa egingo da kultur etxe, KZgune, liburutegi eta sendagile gela eskainiko dituen eraikina egiteko
Eli Belauntzaran | El Diario Vasco, 2010-11-08

Egun handia bizi zen atzo Amezketan. Herriko kultur etxea bihurtu dute garai batean Ibarluze eta Aierbene etxea zena. Inaugurazio ekitaldian herritar ugari elkartu ziren herriko plazan eguraldi nahiko kaskarra izan arren. Bertan, Jexux Iñurrita alkatea, Rafael Uribarren diputatua, Etorlurreko gerentea, Florentino Ugalde eta diputatu nagusiak bat egin zuten.

Florentino Ugaldek azaldu zuenez etxea 1500 urte inguruan agertzen zen Amezketako paperetan eta bertan hainbat arlotako pertsonai ezberdinak bizi izan ziren. Besteak beste, Juan Lopez de la Torre, herriko konfiterua, maixtra eta beste asko. Betidanik, beraz, leku berezia izan da Amezketan eta aurrerantzean ere horrela izateko berritu da. Etxearen atarian dantzatu zuten herriko dantzariek Aurreskua eta ondoren, alkatea izan zen lehena hitz egiten. Honek, garbi azaldu zuen erabilpen anitzeko zentru berria «legealdi honetan erronka handia» zela eta euren «ametsa egi bihurturik, pozik gaude eta amezketarron guztion partez esker mila eskaini diguzuen laguntzangatik, bestela ezinezkoa izango baitzen aurrera eramatea. Azken batean, kultur etxea, KZgunea, liburutegia, sendagilearen gela, eta betelako zerbitzuak eskainiko dituen eraikinean 2,2 milioi euroko inbertsio egingo da.

Atzoko ekitaldia eraikinaren bisitarekin amaitu zen. Hamaiketakoa ez zen faltatu, eta dagoeneko batek baino gehiagok buruan zuen ikastaro berri guztiak bertan egingo direla. Ez da toki txarra izango, besteak beste, datorren astean zehar kultur hitzordu guztiak egitek: katak, diaporamak, hitzaldiak eta beste guztiak.

Iturria | El Diario Vasco

No hay comentarios:

Related Posts with Thumbnails