Leioa : Universidad del País Vasco, 2010.
xiv, 452 p. : il., plan.
ISBN 9788498604573*
Materias:
Urbanismo - Historia.
Biblioteca A-711.4 HIR
Edizio berriari bi kapitulu bakarrik erantsi zaizkio. Horietako bat Ekialde Hurbileko hiri islamikoei buruzkoa da, kultura islamikoaren jatorritik hasi eta historian izan duen bilakaera arte. Bestea luze eta zabal ari da Espainiari eta beraren inperioari buruz, eta han azaltzen ditu Errenazimentuko hirigintzaren ezaugarri orokorrak, Espainiak Latinoamerikan zuen inperioaren jatorri hiritar eta soziala eta hango hirien sorrera eta hasierako garapena.
Testuan zehar iturri askotako irudi ugari daude, hala nola hirien agiri kartografikoak, airetik ateratako argazkiak eta beste argazki batzuk, jatorrizko marrazkiak eta autoreak egindako hainbat marrazki eskematiko. Gaur egungo eta beste garai batzuetako idazleen hainbat aipu osagarri daude, besteak beste, hiri islamikoetara bidaiatu zuten lehenengoetariko europarrenak.
Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte liburua oso gomendagarria da hiri-plangintza, hiri-geografia eta historia edo paisaiaren arkitektura ikasten ari diren ikasleentzat, bai graduatu aurreko eta graduatu ondorengoentzat, bai hortik aurrerakoentzat. Hirien historia ezagutzeko gogoz dauden irakurleentzat eta opor-lekuaren historia zehatza ezagutu nahi duten turistentzat ere, informazioa argigarria eta ulergarria izango da.
A. E. J. Morrisek arkitektura eta hiri-plangintza ikasi zuen Londresko University College-n, eta Arkitekto Britainiarren Errege Erakundeko kide da. Zenbait urtez, Hiri Historiako irakaslea izan zen South Bank-eko eskola politeknikoan, eta munduan zehar ibili da hiri-plangintzaren historiari buruzko ikastaroak ematen.
Hiri-formaren historia
Unai Fdz. de Betoño | Aldiri, 2010-12-03
No hay comentarios:
Publicar un comentario