2010/11/23

UPV/EHU | Karrera-amaierako Sarien 34. edizioko irabazleei sarien banaketa

Irudia: Kutxa | MIKEL AZKONA URIBE | Arkitektura
Karrera-amaierako Sarien XXXIV. edizioko irabazleei sarien banaketa
Kutxa, 2010-11-23

Sari hauen hartzaileak tituludun gipuzkoarrak dira, Hain zuzen ere beren ikasketak 2009-2010ean amaitu eta Gipuzkoako Fakultate, Unibertsitate-Eskola eta Goi-Mailako Eskoletako bakoitzean karrerako espediente akademikorik onena lortu dutenak

Atzo, Karrera-Amaierako Sarien XXXIII. edizioko irabazleei sariak banatzeko ekitaldia izan zen, kutxak Donostiako Andia kalean duen Aretoan.

Sari hauek urtero ematen ditu kutxak, Gizarte Ekintzaren bidez eta beraien hartzaileak tituludun gipuzkoarrak dira, Hain zuzen ere beren ikasketak 2009-2010ean amaitu eta Gipuzkoako Fakultate, Unibertsitate-Eskola eta Goi-Mailako Eskoletako bakoitzean karrerako espediente akademikorik onena lortu dutenak.

Guztira 42 sari banatu ziren eta ondoko hauxe da diru-hornidura: 1.400 euro eta diploma, lizentziatura, ingeniaritza eta arkitektura titulazioetarako; 1.100 euro eta diploma, diplomatura, ingeniaritza tekniko, arkitektura tekniko eta maisu/maistra titulazioetarako.

Saritu guztien artean 21ek EHUko eskola eta fakultateetan egin dituzte ikasketak, 5 Deustuk ematen dituen titulazioetakoak dira, 11 MU-n egiten diren karreretakoak, eta beste 5 Nafarroako Unibertsitateko ingeniaritzetakoak.

Ekitaldi horren barruan antolatu zen, halaber, “Hablando de vuestro futuro (Zuen etorkizunaz hizketan)” izeneko hitzaldia, Pedro Miguel Echenique jaunaren eskutik, International Physics Center-eko lehendakaria eta UPV-EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna. Xabier Iturbe kutxako lehendakariak eman dio bukaera Karrera Amaierako Sariak emateko ekitaldiari.

Iturria | Kutxa 

Irudia: Noticias de Gipuzkoa
Dokumentazioa
Entrega de premios a los ganadores de la XXXIV Edición de los Premios Fin de Carrera
Kutxa, 2010-11-23
Premios al esfuerzo
Un total de 42 estudiantes recibieron ayer los premios Kutxa de Fin de Carrera a los mejores expedientes académicos del 2010, un reconocimiento al esfuerzo y al trabajo.
Iraitz Astarloa | Noticias de Gipuzkoa, 2010-11-23 
Los primeros de la carrera
Kutxa entregó ayer los premios a los mejores expedientes de Gipuzkoa
Arantxa Aldaz | El Diario Vasco, 2010-11-23

KAP/PFC
Magdalenako kuboa : kultur ekipamenduak Hondarribian / Mikel Azcona Uribe.
[s.n.] : [s.l.], 2010.
2 v. . il., planos
Proyecto Fin de Carrera, Univ. País Vasco, ETS Arquitectura. Convocatoria Junio 2010

Materias:
Azcona Uribe, Mikel.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea - Tesis y disertaciones académicas.
Arquitectura - Dibujos y planos.
Centros culturales - Gipuzkoa.
Hondarribia (Gipuzkoa)
Biblioteca PFC-AR-1822


Hiriaren gune hain garrantzitsua izanda ere, urteen poderioz baztertuta eta landu gabe geratu diren elementu asko topatzen joan dira ertz honetan, gaur egungo konfigurazio erresidualera iritsi arte. Eremuan honakoak topa ditzakegu:
-Harresi historikoaren amaiera puntua: harresia amaitzen deneko puntua, non horma monumentala bapatean amaitzen den bere traza originala galduaz.
-XX.mende hasieran egindako betelana: harresi eraitsien arrastoak XX.mendearen hasierararte egon dira utziak eremuan bertan. Lur eta harri masa nahastu handi honek suposatzen zuen traba zela ere, lurrak bildu eta horma berri bat eraiki zen lur hauek eusteko eta plantan eremua garbitzeko. Gaur egun, betelan hauen gainekaldean elizbarrutiaren baratzak kokatzen dira.
-Olagarro elkartea eta Ongi-Etorri auto tailerra: eraikin hau udalaren hiri planetatik kanpo geratuko da datozen urteotan. Harresiaren egoera txarra dela eta, horma eraikin honetan apoiatzen da bere zati handi batean eta eraikin honen egitura da harresia eusten dagoena, egoera arriskutsua suertatzen delarik.
 
-Villa Maria: abandonatutako etxea.
-Angelitatxo: abandonatutako etxea.
-Markosenea: San Kristobal plazako rotondarekin izkina egiten duen eraikina.
-Goiz-Argi: Javier Ugarte kalean gora, Angelitatxo etxea baino gorago kokatzen den hurrengo etxebizitza eraikina.
-Mehelin arteko hutsunea: Angelitatxo eta Goiz-Argi eraikinen artean kokatzen den hutsunea, garai batean betea egon zenaren arrastoak erakusten dituena.
Inguru hauek udalaren plangintzan barruan sartu ahal izateko, espropiazio gutxi batzuk egin beharko dira lurra bereganatzeko, baino eremuak hiriari eskainiko dion onura ikusirik, apropostzat jotzen da.
 

No hay comentarios:

Related Posts with Thumbnails